HISTORIA LABURRA

Maiztegi Herri Eskola, Iurretako Olaburu auzunean kokatuta dago, 17. zenbakian.  Eskola publikoa da.

1985. urtean Goiuria ikastolak, ordurarte Gurasoen Kooperatibak zuzendutakoa, eskola publikoarekin bat egitea onartu zuen eta, beraz, sare publikoan integratu zen.

Iurretan, sasoi hartan, eskola publiko bi zeuden: Maiztegi eta San Miguel.  Azken honek eskualdeko betekizuna zuela esan daiteke; Iurreta oraindik Durangorekin anexionatuta zegoen eta inguruko ikaslegoa batzen zuen.

Goiuria ikastola, Arzobispo Maiztegi eskolan integratu zen.

Garai hartan, "Colegio Público Arzobispo Maiztegui" zelakoan, goi zikloek "A" eredua jarraitzen zuten eta ikastolatik zetozen beheragoko zikloek, "D" eredua jarraitzen zuten.  Pixkanaka "A" eredua desagertzen joan zen "D" eredua bakarrik gelditu zelarik.

Geroago, irakaskuntzaren sailean eta bere barnean burutu ziren erreforma eta beraien garapenekin, 1995-96. ikasturtean hain zuzen, ondoan zegoen "Colegio Comarcal San Miguel"eko H.Hezkuntza eta L. Hezkuntza, "B" eredua eta Maiztegiko "D" eredua eskola bat izatea onartu zen.

Honez gero, Maiztegi eraikina zena, J. Orobiogoitia institutua izatera pasatu zen eta San Miguel eraikina berriz, Maiztegi herri eskola izatera.

Hezkuntza eremu honetan, azken urteotan, Haurreskola ere gehitu izan da. Beraz, gaur egunean, inguru berean kokatuta daude Iurretako Hezkuntza Zentru guztiak.