HIZKUNTZEN MARKO HIRUELEDUNA
Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen hutsune handienetariko bat hizkuntzetan zegoela ikusita eta honi aurre egiteko, Eusko Jaurlaritzak 2010-2011 ikasturtean Hezkuntza Marko Hirueledunaren proiektua martxan jarri zuen eta momentu horretan murgildu ginen gu ere proiektuan bete-betean.
ZERGAITIK?
Eleaniztun izateak, dituen abantaila instrumental, profesional eta batez ere sozialaz gainera, baditu, adituen ustez, gizabanakoaren garapenari begira beste abantaila batzuk ere: pentsaera kreatiboagoa eta adimenaren malgutasun handiagoa erdiesten da, komunikatzeko eta harremanetarako gaitasun gehiago lortzen da eta hizkuntza gehiago ikasteko erreztasuna lortzen da.
NOLA?
Eleaniztasun proiektuak hizkuntza proiektua egiteko autonomia handia ematen du eta gure errealitate soziolinguistikotik abiatuta, gure eskolan ondorengo moduan gauzatzea erabaki dugu:
Laugarren mailan hasita:
· Ingelesez: Hizkuntza, astero 3 saio
Ingurune (Science), astero saio bat
Tailerrak: Ikt/ Sketch : hiru eta laugarren mailan
Tertulia artistikoa : bostgarren eta seigarren
mailan
Karaokea : bostgarren eta seigarren mailan
· Gazteleraz: Hizkuntza, astero 4 saio
· Euskaraz:
Honez gain Hizkuntza Laguntzailea dugu eta 12 ordu egiten ditu astero gure ikasleekin, ingelesez mintzamena lantzen.
Bestalde, interesa izan duten irakasle talde batek, astean behin ingeles klaseak jasotzen ditu eskolan bertan.