Informazioa

 

 

Uneko Gunearen Egutegiak

 

MARTXOAK 8

Gaur, martxoaren 8an, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatu dugu eskolan. 08:50ean bildu gara patioan ikasle, guraso, langile ez irakaslea eta irakasleria, "Mundua ikuspegi moretik" lelopean, betaurreko more handi batzuen inguruan .

 

 

 

AMA ZIENTZIALARIAK MAIZTEGIN / MUJERES CIENTÍFICAS EN MAIZTEGI

Otsailaren 11an emakume zientzilarien eguna izan zen. Hau dela eta, Maiztegiko ama zientzialari talde batek, otsailaren zehar, maila guztietako ikasleekin saio batzuk egingo dituzte. Beraien lana azalduko dute, esperimentuak egingo dituzte, erabiltzen dituzten tresnak erakutsiko dizkiete....Hau da prestatu dugun egitaraua:

PIRATEN ETXEA - PASAIA

Maztegi Herri Eskolako 4. mailako ikasleak, " Piraten Etxera" joan dira gaur- apirilaren 25ean- 3 egun pasatzera. Ondo ibili eta asko gozatu!!!!!!

 

 

MAIZTEGIKO IKASLEAK - KORRIKA TXIKIA  / ALUMNADO DE MAIZTEGI - KORRIKA TXIKIA

 

 

EMAKUME ZIENTZIALARIAK : LEHIAKETA

Kontuan izanik otsailaren 11n EmakumeZientzialarien Nazioarteko Eguna izan zela eta martxoaren 8an Emakume Langilearena, Maiztegi Eskolan, ikasleentzako lehiaketa bat antolatu dugu. Letra-zopa bat bete behar izan dute. Egun batzuetan zehar, pistak ematen joan gara, zein emakume den ikertu eta jakin dezaten. Erantzunak jasotzeko hainbat postontzi jarri ditugu.
Gaur, martxoak 15, zozketa bat egin dugu ,mailaka, partaideen artean.

Zorionak irabazleei!!!!

 

MARTXOAK 8

 

 

GABONETAKO ZOZKETA

Gaur, abenduaren 20an, LH 6.mailako ikasleek antolatutako  Gabonetako  zozketan , saritua izan den zenbakia honako hau izan da :601

Ateratako zenbakiaren jabea abenduaren 30erako aurkezten ez bada, zenbaki hori baliogabetuko da.
Data horren hurrengo egunetik aurrera, hau da, 2021eko abenduaren 31tik urtarrilaren 9ra arte (egun hori barne), erreserbaren lehenengo zenbakia jarriko da indarrean:  677
Zenbaki horren jabea agertuko ez balitz, urtarrilaren 10etik aurrera erreserbaren lehen zenbakia baliogabetuko litzateke eta bigarrena sartuko litzateke indarrean: 678

Azaroak 25 / Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna.

Maiztegi Herri Eskolako  ikasleek, tratu onen dekalogoa egin zuten.

25 DE NOVIEMBRE

ERROR (no puede mostrarse el objeto)

 

 

IKASTURTE BUKAERAKO EKITALDIAK-

 

Ukendua egiten

Ingurune arloan landareen gaia lantzen ari direla kontutan hartuz, maiatzaren hamarrean, L.H.ko 2. Mailako ikasleek calĂ©ndula landareekin ukendua  egiten ikasi zuten Maixarekin.

ILUSTRAZIO TAILERRA

Apirilaren 21 eta 22an, L.H. 3 eta 4. mailan ilustrazio tailerra antolatu da. Ikasleek, teknika  desberdinak ikasi  eta erabiliz, asko gozatu dute.

      

INGURUMENA - LEHEN HEZKUNTZA 3. MAILA

Apirilaren 30ean, Urkiolako Toki Alai Interpretazio Zentrotik Maiztegira , bi monitore etorri ziren L.H.ko ikasleekin  ingurumenarekin zer ikusirik duten dinamizazio jolasak egitera.

      

     

2021-2022 AURREMATRIKULA.

GABONAK 2020

Gabonetako oporrak heldu dira. Gaur jolasorduan, 6.mailako ikasleek Olentzero eta Mari Domingi kalejiran eraman dituzte eskolako patioan zehar.

Gabon zoriontsuak pasa eta urte berri on!

 

 

                     

 

 

                     

EUSKARAREN EGUNA
Atzo Euskararen Eguna ospatu genuen eskolan. Ahobiziak eta belarriprestak margotu dituzte ikasleek eskolako lehio eta hormak apaintzeko. Ikasle bakoitzak bere txapa egiteko aukera ere izan du. Gaur euskaraldia bukatzen da; hala ere, jarrai dezagun euskararen erabilera indartzen!!

           

 

 

           

AZAROAK 25

Azaroaren 25ean, Genero Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Maiztegin "Tratu onak" gaia landu da ikasleekin. Gela bakoitzak bere dekalogoa sortu du. Hauek dira egindako lanen argazki batzuk:

 

 

                

 

      

         GEHIAGO, GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN

                                       Azaroaren 20tik abenduaren 4ra

https://euskaraldia.eus/

              

MAIATZAREN 17, LGTBIQ fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna .

                                                            GORA KOLORETAKO MUNDUA!!!!!!!

 

Euskaraldiari buruz informazioa bidali nahi dizuegu. Bizitzen ari garen egoera berezi honetan, etxetik egiteko ekimena antolatu dute. Aurkezpen eta loturak partekatu nahi ditugu zuekin.
 
Animatu eta etxean ere EUSKARAZ!!!!!!

 

 
 
 

ESKOLA JARDUERAREN ALDI BATERAKO ETENALDIA

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren jarraibideak kontutan izanik, eskola-jarduera presentziala aldi baterako etengo da. Etenaldi honen iraupena zehaztu gabe dago.

LEHEN HEZKUNTAKO 4. MAILAKO IKASLEAK BARATZEN

MARTXOAK 8

Maiztegi Eskolako ikaskomunitate osoa  KATERIK GABEKO KATEAN .

INAUTERIAK 2020

Otsailaren 25ean, karnabal eguna,"Naturaren koloreak" lemapean, irakasle eta ikasleek desfilean mozorrotuta parte hartu zuten abesti eta dantzak eginez.

Ostean, Maiztegiko sukaldariek prestatutako txokolate gozoa dastatzeko aukera izan genuen.

      

      

EGUEN ZURI-TXITXIBURDUNTZI

Otsailaren 20an, Maiztegi Eskolako Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloetako neska mutilek  "Eguen Zuri"ko koplak abestu zituzten eskolan, udalan eta Iurretako herrian.

Arratsaldean "Txitxiburduntzi" ospatu genuen. Eskerrak parte hartu zenuten guztioi eta batez ere bolondresei.

 

         

IV. TOPAKETA INTERKULTURALA

Urtarrilaren 24an, eskolako bibliotekan,  IV. " Topaketa Interkulturala "izan genuen. Holandatik etorritako ama bat izan genuen eta bere famialiarekin batera  izan zuen esperientzia  gurekin partekatu zuen. Bertako produkturen bat  dastazeko aukera ere izan genuen.

Hemen uzten ditugu argazki bi.

 

ERROR (no puede mostrarse el objeto)

BISITAK GURE ESKOLAN

Urtarrilaren 23an eta 29an, Txiletik etorritako irakasle eta hezkuntzarekin lotutako adituek gure eskolan egiten diren praktika arrakastatsuak ikusi zituzten.

TERTULIA LITERARIOA LH 3.MAILAN

"Notre Dameko konkorduna" liburuari buruzko tertulia literarioa egiten ari dira LH 3.mailako ikasleak. Praktika hau eskolako metodologia inklusiboarekin bat datorren jarduera bat da.

TERTULIA LITERARIOA LH 6.MAILAN

LH 6.mailako ikasleak "El Lazarillo de Tormes" liburuaren tertulia literario dialogikoa egiten ari dira. 

IDEIEN ELKAR-TRUKEA

Tertulia literarioak, talde elkarreragileak, ekonomia tailerra...jarduera arrakastatsuak behatu ondoren, sortu diren zalantzak argitu eta elkarren arteko ideien trukea egin zen.

 

 

MATRIKULAZIOA 2020-2021

Urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen matrikulazio epea zabalik egongo da.

Idazkaritzako ordutegia honako hau izango da :

- Astelehenetik ostiralera :  09:00-10:00

                                           15:45-16:45

 

Datorren asteartean, azaroaren 26an, emakumeenganako indarkeria prebenitzeko eta gainditzeko gaiari buruzko hitzaldia eskainiko du Ana Vidu-k. Eskolatik parte hartzera animatu nahi zaituztegu, komunitate osoarentzat oso garrantzizkoa den gaia baita. ANIMATU!!

 

 

LIZARRA 2019 - 6. MAILA

 

 

ENGLISH WORKSHOP - MAIZTEGI

Urtarrilaren 29an eta 30ean, LH 6.mailako ikasleak ingelesez aritu ziren jo ta ke Rachel-ekin. Goiz bi eman zituzten kirol munduan murgildurik, taldeko ekintza ezberdinak burutzen.

 

 

 

MATRIKULA 2019/2020

MATRIKULA 2019/2020


MATRIKULAK EGITEKO IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA HONEAKO HAU IZANGO DA:

09:00-10:00 / 12:30-13:30 / 16:00-17:00.

EZIN BADUZUE ORDUTEGI HONEN BARRUAN ETORRI, IKASTETXERA DEITU BESTE ORDU BAT ADOSTEKO.

 

PIRATEN ETXEA - PASAIA - 4. MAILA

 

EUSKARALDIA

Datorren ostiralean hasi eta hamaika egunez, Maiztegin Euskaraldiarekin bat egingo dugu.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ANIMA ZAITEZTE!!

 

 

 

EUSKARAZ JOLASEAN

Maiztegiko neska-mutilak jolasean aritu dira, nagusi eta txiki, elkarrekin euskaraz.

Multimedia atalean argazki gehiago dituzue, sartu ikustera!

 

 

 

GURASOEN ASANBLADA

Bihar, urriak 30, 19:00tan, familien asanblada egongo da. Animatu eta parte hartu.

18/19 IKASTURTEKO HASIERA

 Aurtengo ikasturtea amaitu da eta honekin batera datorren ikasturteko hasierai buruzko datu garrantzizkoak gogoru nahi dizkizuegu:

   - 18/19 Ikasturtearen lehen eguna irailaren 7a izango da, ordutegia 09:00tik 13:00era izanik. Ez da egongo jantoki zerbitzurik.

   - Jantokiko lehen eguna irailaren 10ean izango da.

   - Irailaren 12an jardunaldi osoarekin hasiko gara, hau da, 09:00etatik 12:30era eta 15:00etatik 16:30era.

 

DANBORRADA 2018

 

PIRATEN ETXEA - PASAIA - 4. MAILA

LIZARRA 2018

 

 

 

 

LITERATUR LEHIAKETA - SARI BANAKETA

Maiatzaren 25ean, Iurretako Udaleko Bibliotekak antolatutako Literatur lehiaketako sari-banaketa izan zen. Zorionak parte-hartzaile guztioi!

 


 

"0 ZABOR" ASTEA

Ekonomia zirkularrak murriztu-berrerabili-birziklatu eredua jarraitzen du. Garrantzia ematen die baliabideei eta hondakinik ez sortzea du helburu.

Aste honetan, maiatzaren 21etik 25era, HAMAIKETAKO ETA ASKARIAN ZERO ZABOR kanpaina jarri dugu martxan. Izenburuak argi azaltzen duen bezala, helburua zero zabor sortzea da.

Ohiko gauzak ekarriko ditugu jateko baina berrerabiltzeko ontzietan: tupperrak, telazko poltsak, boc&rollak..... Fruta hondakinak ez dira zaborra, organikoa izanik konposta egiteko erabiltzen direlako.

 


HONDAKIN BERRERABILGARRIEN EDUKIONTZIA

 

 

Maiatzaren 3ra arte, hondakin berrerabilgarrien edukiontzia izango dugu eskolan. Sarrera nagusian egongo da eta edozeinek erabil dezake. Bertara zerbait bota nahi baduzue, mesedez, pauso hauek jarraitu:

1. Hondakinak poltsa baten barruan ekarri.

2. Edukiontziaren ondoan aurkituko duzuen orrian bete ezazue guraso, ikasle...zaren.

3. Zer bota duzun apuntatu: arropa, liburuak, tresnak...

Tamaina txikiko hondakin berrerabilgarriak bota daitezke, erabilitakoak, zaharrak zein hondatutakoak.

Animatu eta parte hartu!

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

KANPAINAREN EMAITZAK

 

 

LEKAROZ 2018

MARTXOAK 8: EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

 

 

 

 

Martxoaren 8an “planto”-rako deialdia dela eta, Maiztegi eskolan burutuko ditugun ekintzak hauek dira:

 

  •  - Goizean 8:45ean eskola aurrean denok elkarretaratzea. Morez edo beltzez jantzita.
  • - 11:30ean Askondon, Anderabidek antolatu duen konzentrazioan irakasle batzuk parte hartuko dugu. Bitartean, zuen seme-alabak jolastokian beste irakasleen zaintzapean egongo dira.
  •  - Eskolako ordutegia eta jantokiko zerbitzua betikoa izango da.

 

 Animatu eta zuek ere parte hartu!!!

 

 

 

MATRIKULA 2018/2019

Matrikulak egiteko idazkaritzako ordutegia honako hau izango da: -09:00-10:00 / -12:30-13:30 / -16:00-17:00 . Ezin baduzue ordutegi honen barruan etorri, Ikastetxera deitu beste ordu bat adosteko.

GABON EZ SEXISTAK

 Jostailu eta bideojoko egokia aukeratzeko orduan kontuan izan behar ditugu kalitatea eta haurren adina, noski, baina batez ere, jarrera eta balore positiboak lortzeko lagungarriak diren ala ez:

- Neskek zein mutilek erabili ahal izatea.

- Eredu sexistak eta indarkeria ez bultzatzea.

- Berdinen arteko harremanak eta komunikazioa bultzatzea eta sendotzea.

- Kooperazioa eta laguntasuna sustatzea.

- Jolasaren edo jokuaren helburua ondo pasatzea izatea.

- Edozein umek erabili ahal izatea, hau da, trebetasunik ez eduki arren, inor baztertzeko aukerarik ez ematea.

- Dibertigarria izatea eta jolasteko gogoa piztea.

- Jakin-mina eta sormena garatzen laguntzea.

- Jolasteko aukera berriak ematea, hau da, errepikakorra ez izatea.

- Pentsatzeko ahalmena eta arazoei aurre egiteko baliabideak topatzen laguntzea.

 

Resultado de imagen de juguetes no sexistas

 

IKASTURTE HASIERAKO BATZARRAK 2017/2018

Hauek dira ikasturte hasieran egingo diren batzarren datak:

URRIAK 4: LH 4. MAILA (gelan)

URRIAK 5: LH 2. MAILA eta 3.MAILA (maila bakoitzaren gelan)

URRIAK 9: LH 6.MAILA (gelan) eta HH 5 URTE ( eskolako bibliotekan)

URRIAK 10: LH 5.MAILA (gelan) eta HH3 URTE (eskolako bibliotekan)

URRIAK 11: LH 1.MAILA (gelan)

LIZARRA 2017

 

 

 

 

KLIMAREN INGURUKO GALDETEGIAREN ERANTZUNAK (AGENDA 21)

Hona hemen klima aldaketaren inguruan Agenda 21ekoek egindako galdetegiaren erantzunen emaitzak.

Ikasleak

Familiak

Irakasleak

IRAKASLEEN IHAUTERIETAKO EMANALDIA 2016

GURASOEN IHAUTERIETAKO DANTZA

ERRESPETUAREN INGURUKO GALDETEGIA

Hemen dituzue familiek erantzundako errespetuaren inguruko galdetegien emaitzak. Datu bilketa hau eskolako elkarbizitza behatokian egin da. Eskerrik asko partaide guztiei eta bereziki Karmele Bereinkuari egin duen lan handiagatik.

ERRESPETUAREN INGURUKO GALDETEGIA - IKASLEAK

Hemen dituzue Lehen Hezkuntzako ikasleek erantzundako errespetuaren inguruko galdetegiaren emaitzak.

KAIERA: HEZKUNTZARI BURUZ EGUNERO

HEZKUNTZA ONENA SUSTATU NAHI DU. BERDINTASUNEAN, ARRAZOITUZ ETA EBIDENTZIEKIN.