Eskola 2.0 programa
2.0 eskola Programak aurrerapauso handia dakar; izan ere, hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak sartzen ditu.
Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta hori 2010-2013 bitarteko ekitaldietan gauzatuko da: Lehen Hezkuntzako 5.mailatik Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasgela guztiak digitalizatuz, irakasleak metodologia berriak erabiltzeko prestatuz eta multimedia-edukiak sortuz.
Eskola 2.0 Programaren helburuak hauek dira ;
- Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea.
- Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea.
- Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea.
- Eten digitala murriztea.
- Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea.
- Heziketa kalitatea hobetzea.